MDK Swim, Bermeo-Mundaka

Ekainak 12, 12:30ean

Ur irekietan igeri egiteak tradizioa, kirol-balioak eta herri-izaera uztartzen ditu. Kasu honetan, Urdaibai bezalako esparru paregabean.

Eguna:
Ekainak 12, igandea, 12:30ean.

Distantzia:
2.500 m.

Kopurua:
500 igerilari (50 igerilariko itxaron zerrenda)

Ibilbidea:
Berkeoko portua – Mundakako portua.

Gehienezko denbora:
1h eta 20 min.

Egitaraua

Igerilariaren poltsa jasotzea

icon

Ordua: Igandea, ekainak 12, 9:00-10:30
Tokia: Lehendakari Agirre plaza, Mundaka.

Kontsigna

icon

Utzi: Mundaka (Lehendakari Agirre plaza): 09:00-10:30
Utzi: Bermeo* (portua): 11:30-12:30
Jaso: Mundaka (Lehendakari Agirre plaza): 14:30ak baino lehen

*Soilik proba egin aurretiko beharrezko materiala gordetzeko gordailua da. Kontsigna nagusia Mundakakoa da.

Markaketa

icon

Tokia: Lehendakari Agirre plazan, Mundaka. Igerilariaren poltsa jasotzean.

Bermeora joateko trena

icon

Itsas zeharkaldiari irteera Bermeoko portutik emango zaio. Antolatzaileek igerilarientzako tren zerbitzua jarriko
dute Bermeoko irteera puntura joateko.

Euskotrenek tren berezi bat jarriko du antolatzaileen eskura Mundakatik Bermeora joateko. Treneko ibilbidea 3 minutukoa da. Eta aurrerago jakinaraziko da ordutegia.

Zerbitzu hau zeharkaldiko partaideentzat bakarrik izango da eta tiketa parte-hartzailearen poltsan sartuta egongo da.

Ahal den neurrian, ekipamendurik handiena MUNDAKA-ko kontsignan uztea gomendatzen da, BERMEO-ko tren-geltokitik irteera-gunera joateko denbora-tarte txikia egongo delako.

Ondoren, Bermeoko portutik zuzenean uretara sartzea eskatzen da.

Probaren irteera

icon

Urak probaren astean bertan erregistratzen
duen tenperaturaren arabera, neoprenoaren erabilera zehaztuko da. Kontsultatu Sailkapenak eta sariak

12:30 h: NEOPRENORIK GABE
12:40 h: NEOPRENOAREKIN

Sari banaketa

icon

Ordua: 14:00
Tokia: Lehendakari Agirre plaza, Mundaka.

Itsas zeharkaldiaren datu zehatzak

icon

Eguna: 2022ko ekainaren 12a.
Ordua: 12:30
Distantzia: 2.500 m.

Kronometrajea

icon

Igerilari guztiei proban parte hartu ahal izateko denbora neurtzen duen TXIP bat banatuko zaie igerilariaren poltsarekin batera.

Denbora muga

icon

Ordu 1 eta 20 minutu

Ibilbidea

Datu interesgarriak

  • Kontsigna:
    Poltsa Mundakako Lehendakari Agirre plazan edo Bermeoko portuan utzi daiteke. Jaso berriz, Mundakako Lehendakari Agirre plazan egin beharko da.
  • Dutxa zerbitzua:
    Helmugan, Mundaka Hostel – Mundakako Arraun Taldea.
  • Segurtasuna uretan / zerbitzu medikoa:
    BERMEOKO GURUTZE GORRIA. Segurtasuna SUP-arekin eta ontzi motordunekin, itsas salbamenduko txalupa batekin eta hondartzan anbulantzia batekin bermatuko da.