MDK Swim, Bermeo-Mundaka

2024 urtean bueltatuko gara!

MDK Swim Bermeo – Mundaka itsas zeharkaldia 2024 urtean itzuliko da.
Ordura arte!

Zeharkaldi paregabe honetan, igeri egiteaz gain, Urdaibaiko Biosfera Erreserba bezalako inguru zoragarriaz gozatzeko pribilegioa izango duzu. 2.500 metroko erronka Bermeo eta Mundaka herrien artean, Euskal Kostaldean esperientzi berezia izan nahi duen edozein igerilarik eskura dezakeena.

Itsas-zeharkaldia

Ur irekietan igeri egiteak tradizioa, kirol-balioak eta herri-izaera uztartzen ditu, kasu honetan, Urdaibai bezalako esparru paregabean. Ildo horretan, probak mota eta baldintza guztietako igerilariak biltzen jarraitzea nahi dugu.

Mundaka itsasoari lotutako herria izan da betidanik, eta arrantza zen bere jarduera nagusia. Denborak aurrera egin ahala, herriak eboluzionatu egin du, eta turismoa bihurtu da eragile nagusia.

MDK Swim itsas zeharkaldiaren bitartez iragana orainarekin eta etorkizunarekin lotu nahi dugu, itsasoa eta turismoa eskutik helduta, kirola eta turismoa elkarrekin sustatzeko helburuarekin.

MDK Swim Bermeo-Mundaka

Eguna: Ekainak 12, igandea, 12:30ean.

Distantzia: 2.500 m.

Kopurua: 500 igerilari (50 igerilariko itxaron zerrenda)

Ibilbidea: Berkeoko portua – Mundakako portua.

Izen-ematea: Martxoaren 21ean, www.kronoak.com webgunearen bitartez.

Aurtengo berrikuntza antolakuntzan dago. Lehen aldiz proba Zarauzko Balea Igeriketa Taldeak antolatuko du, Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia antolatzen duen elkarteak. Probaren izaera, kalitatea eta segurtasuna errespetatzeko helburuarekin, Balea Igeriketa Taldea MDK Swim Kirol Klubarekin, orain arteko antolatzaileekin, elkarlanean dabil.

Datu zehatzak hemen: Itsas-zeharkaldia

Babesle nagusia

Babesleak

Babesle instituzionalak

Antolatzailea

Laguntzaileak