Euskera

 

MDK Swim itsas zeharkaldia Urdaibai Biosfera Erreserbaren barruan ospatzen da. Disfrutatu ingurune paregabeaz igerian zagozen bitartean. Esperientzi eta erronka ederra bizi ezazu Bermeo eta Mundakaren artean 2.500 metroko itsas zeharkaldi hontan.

IZEN EMATEA

14 urtetik gorako igerilariak parte hartu dezakete, federatuta edo federatu gabe egonda. 18 urtetik beherakoak gurasoen baimena ekarri beharko dute. Izen ematea pertsonala da eta ezin da beste edozein bati ematea. Izen ematearekin MDK Swim-en araudiko artikulu guztiak onartzen dira. Eguraldiaren baldintza klimatologikoak txarrak baldin badira, edota beste ustekabeko egoeraren bat izanez gero (itsas korronteak, haize gogorrak etb) igerilarien segurtasuna arriskuan jartzen baldin bada, antolakuntza k froga bertan behera uzteko edota ibilbidean modifikazioren bat egiteko aukera izango du. Inongo kasuan izan ematearen zenbatekoa ez da bueltatuko.

DORTSAL BANAKETA

MDK Swim-en izena eman duten igerilariak beraien dortsala frogaren egun berean Lehendakari Agirre enparantzan batu ahal izango dute hurrengo ordutegian:

  • 8:30 tik 10:30 ra.

JANTZITEGIA

Partaideak Lehendakari Agirre enparantzan jantzitegi bat izango dute.

  • 8:30 tik 10:30 ra Jantzitegi nagusia Mundakan.
  • 10:30 tik 11:30 ra Bigarren jantzitegia Bermeoko portuan, frogaren irteera.

GARRAIOA

Igerilariak Mundakako geltokitik irtengo den tren berezia hartu ahal izango dute frogaren irterara joateko. Gomendatzen da denborarekin heltzea.

  • 10:37 h Lehen trenaren irteera Mundakako tren geltokitik.
  • 10:55 h Bigarren trenaren irteera Mundakako tren geltokitik.

IRTEERA

Itsas zeharkaldiaren irteera Bermeoko portuan izango da.

  • 11:30 h 1. Irteera 38 minututik beherakoak
  • 11:35 h 2. Irteera 38 eta 44 minutu tartekoak
  • 11:40 h 3. Irteera 44 minututik gorakoak

SARI BANAKETA

Sari banaketa Lehendakari enparantzan izango da.

  • 13:30 h

Informazio gehiago www.mdkswim.com en.